Eleizalde ikastolak Arrain Azokaren baitan antolatzen duen XI. pintxo txapelketa da aurtengoa eta Zubigane tabernak irabazi du. Bigarren pintxorik onena Izaro tabernak egin du eta hirugarrena, barriz, Zabal Ederrek. Aipatzekoa da, gainera, hiru pintxoek bakailaoa izan dutela oinarri.
Epaimahaikideak pintxoak dastatzen
Eleizalde ikastolatik azaldu dutenez, 15 taberna aurkeztu dira aurtengo txapelketara, eta guztira, 17 pintxo aurkeztu dituzte. Sari banaketa ekitaldia zapatuan izango da, Arrain Azokaren baitan, 13:00etan Lamerako kioskoan.
Zapatuan bildu zen epaimahaia aurkeztutako pintxoak dastatzeko eta aurtengo irabazlea izendatzeko. Profesionalak eta ez profesionalak osatzen dute epaimahaia, “denetarik egon behar dela” uste baitute antolatzaileek. Pintxoen kalitate aldetik, hamazazpiren artean “maila desbardinak” daudela aipatu dute.
Arrain Azokako XI. pintxo txapelketara aurkeztu diren pintxoak, 1,50 eurogatik dastatu ahalko dira parte hartu duten tabernetan. Guztiak, ikusgai izango dira, gainera, datorren zapatuan.
IRABAZLEAK:
- Zubigane: Bakailoa brebeagaz
- Izaro: Bakailao Cocktail-a pistoagaz.
- Zabal Eder: Bakailao konfitatua ali-oliagaz.
Txapelketara aurkeztu dituzten pintxoetako batzuk
Parte hartu duten tabernak:
Akelarre
Aspaldiko
Batun Batun
Bea
Doniene
Etxepe
Gure Toki
Izaro
Kafe Antzokia
Kaixio
Moderno
Naia
Pelotari
Zabal Eder
Zubigane