Urdaibaik irabazi du Bizkaiko Trainerilla Txapelketa
Bermeoko trainerilla izan da nagusi asteburuan Ondarroako uretaan jokatu den Bizkaiko Txapelketan. Kaikuren eta Zierbenaren aurretik egin zuen Urdaibaik, eta Isuntza lekeitiarrak laugarren egin zuen. Gazteen mailan, bestalde, Ondarroak herrian irabaztea lortu zuen, estropada 15.40.21ko denboragaz amaituta. Ondarrutarren atzetik Portugalete, Deustu, Getxo eta Sestaotarra trainerillak sailkatu ziren, hurrenez hurren.