Herrira mungimenduak deituta, plazak bete dituzte Busturialdeko hainbat herritan. Salbuespen neurriek gizartean sortzen duten sufrimendu izugarria gogoratzeko, ehunka lagun kalera atera dira asteburuan. Presoen eta senideen giza eskubideak urratu egiten dituztela salatu zuten Plazara ekimenean, eta estatuek berariaz ezartzen dituzten neurri horien helburua min egitea, konponbidearen bidea oztopatzea eta Euskal Herria bake justutik urruntzea dela salatu zuen Herrirak.
Busturialdean ehunka izan ziren deitutako mobilizazioekin bat egin zutenak, eta horiek guztiek bakea, giza eskubideak errespetatzea eta konponbidea eskatu zituzten. “Ask egin dugu orain arte, baina ez da nahikoa izan gure helburuak lortzeko”, esan zuten antolatzaileek. Horregatik, nork bee esparruan eragiteko eta lanean jarraitzeko eskatu zuten: ikastetxeetan, lantegietan, elkarteetan, herrietako auzoeta eta txokoetan… “Preso politikoen giza ekubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko olatu sozial erraldoi baten premian gaude”.