Kerman Lejarraga Morgako
marrazoak profesionaletan jokatu duen lehen borrokaldia irabazi zuen, joan den asteburuan. Hain zuzen, Jair Cortés ekuardortarraren kontra borrokatu zen bertoko herritarra.
Lejarragak, gainera, ezkerreko eskua minduta zuela irabazi zuen borrokaldia. Hain zuzen, lehen asaltoan hartu zuen min morgatarrak. Hala, medikuak hartatu behar izan zuen borrokaldiaren amaieran. Arazoak tarteko, borrokaldian nagusitzea lortu zuen haren ibilbide arrakastatsua jarraipena emonez. Izan be, adituek etorkizun oso oparoa aurreikusten diote Morgako boxeolariari. Joan den asteburuan lehen pausoa emon zuen.