Orbe (eskubian) taldekako saria jasotzen bigarren etapan
Haritz Orbe gernikarrak maila oso ona emon du Ronde de l’Isard-eko itzulian. Bertokoak liderarren mailota janztea lortu du, eta lehen bost sailkatuen artean amaitu ditu itzuliko hiru etapa. Etapa bakar baten hutsegin zuen bertokoak, itzulia irabazteko aukera guztiak galduz. Zazpi minutu galdu zituen mendiko etapa nagusian.
Hirugarren etapan denbora asko galduta be, bertokoak hamaseigarren postuan amaitu du itzulia. Gainera, erragulartasunaren saria be irabazi du. Lehen bi egunetan bigarren amaitu zuen, eta azken etapan, bestalde, bosgarren.