Atletico de Madriden kontrako partidaren momentu bat
Atletico de Madriden kontra galduta, Bizkaia Gernika ligako finalaurrekoetatik kanpo geratu da. Hain zuzen, 15-29 galdu zuten gernikarrek, denboraldiari amaiera tristea emonez.
Urbietako zelaia oso basaztuta zegoen zapatuan. Teorian, basurdeak hobeto moldatzen dira lokats artean, baina kopako final-laurdenetan ez zuten asmatu.
Madrildarrak partida hasi eta berehala aurreratu ziren. Partida hasieran 14 puntuko aldea izan zuten madrildarren, baina lehen zatiko azken jokaldian aldea murriztea lortu zuten bertokoek.
Bigarren zatiaren hasieran gernikarrak erasokor zelairatu ziren, 15-14 aurreratuz. Partida amaieran, baina, Atletico Madridek beste bi entsegu egin zituen.