Bihar hasiko dira Adubidxe auzoaren etorkizuna zehazten
Zarragoitxi auzoarekin egin moduan, Adubidxerekin be herritarrekin batera zehaztuko du Bermeoko Udalak auzo horren etorkizuna eta horretarako hiru batzar egingo dituzte, bihar egingo dute lehenengo bilera.
Parte hartzaileei lehenik eta behin, gune horretan historian zehar zer egon dena azalduko die. Ondoren, egun dagoena aztertuko dute eta azkenik momentuan Adubidxek dituen beharrei buruz eztabaidatuko dute. Horretarako hiru bilera deitu dituzte: lehena bihar egingo dute eta hurrengoak maiatzaren 28an eta ekainaren 4an izango dira. Hiru batzarrak Gizarte eta Kultura Etxean izango dira, 18:30ean.
Eraikin zaharrak eta barriak eta lurzoru desberdinak daude gaur egun Adubidxen, eta helburua «guztion artean aipatu guneko hirigintza etorkizuna definitzea eta erabakitzea» da.