Ekainean handituko du Gernikaldeak osasun zerbitzuen eskaintza
Ekainetik aurrera Gernikaldeko Bereizmen Handiko Zentroak zerbitzu gehiago izango dituela jakinarazi du Osakidetzak, eta hori gutun bidez jakitera eman die Busturialdeko eta Lea-Artibaiko bizilagunei. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponek esan duenez, modu progresiboan handituko dute zerbitzuen eskaintza. Lehenengo fasean erradiodiagnostikoa (OTA, ekografia, mamografia, erradiologia, X izpiak), neurologia, oftalmologia, ekokardiograma, etxeko ospitalizazioa, ospitaletik kanpoko osasun mentala, birgaitze funtzionala eta larrialdiak (ZIU mugikorra) izango ditu Gernikaldeak.
Urrian, bestalde, larrialdi zerbitzuak irekiko dituzte; gaur egun zerbitzu hori hartuko duen gunea egokitzen ari direla esan du Osasun sailburuak. Ebakuntza gelak, aldiz, 2014an zabalduko dituzte.
Informazio gehiago gura duenarentzat telefono zenbaki bat ipini du Osakidetzak herritarren eskura: 946274000.