Barrako arduraduna hautatzeko proban parte hartzeko dei egin dute
Kulturarako fabrika sozialerako barra arduradun bat kontratatzeko deialdia egin eta elkarrizketak eta lehenengo aukeraketa eginda, lanpostua beteko duen pertsona hautatzeko azken proba egingo du domekan Astra Koordinadorak. “Aukeraketa ahalik eta zabalena eta gardenena” izatea helburu, domekan 18:00etan Astrara joateko deia egin du. “Elkarrizketak entzun eta pertsona egokiena nor den adostu behar dugu”, azaldu dute.
Azken probaren ostean, maiatzaren 20an emango dute erabakiaren berri. “Ekainetik aurrera lanean izango da aukeratutako pertsona”.