Motorren azterketa teknikoa egiteko unitate mugikorra hilaren 24an izango da Gernika-Lumon
Motorren azterketa teknikoa egiteko unitate mugikorra maiatzaren 24an izango da Gernika-Lumon. Udalak jakinarazi duenez, baina, gutxienez 20 pertsonak emon behar dute izena, unitate mugikorra herrira bertaratzeko. Hala, lehenbailehen apuntatzea gomendatu du. Hiru urte edo gehiago dituzten motorrek pasa beharko dute azterketa teknikoa, araudiak hala agintzen baitu.
Izena emoteko Udaltzaingoarekin jarri beharko dira harremanetan motorren jabeak. Egoitzara bertaratuz, edota 94.627.02.02 telefono zenbakira deituz emon behar da izena.