Sukarrietako sukalki eguna, artxiboko irudian
Asteburuan Maietz Pazku jaiak ospatuko dituzte Arratzuko eta Sukarrietako herritarrek. Urtero bezala, egitarau xume bana prestatu dute bertoko bi herrietan, baina jai giroa ziurtatuta dago.
Arratzuarrak izango dira lehenak jaiei hasiera emoten. Hain zuzen, bihar jaurtiko dute txupina. Egun handia, baina, etzi izango da. Goizean hasita, edarto pasatzeko aukera izango dute bertaratzen direnak.
Sukarrietan etzi hasiko dira Maietz Pazku jaiak. Goizetik iluntzera arte jai giroak kaleak hartuko ditu. Sardina jana, mus txapelketa, sokatira erronka, eta txokolate jana egingo dituzte jaietako lehen egunean.
Domekan, 34. sukalkia txapelketa eta eskupilota izango dira protagonista nagusiak.
Arratzuko egitaraua
Barikuan, hilaren 17a
- -21:00etan. Txupina jaurtiko dute. Ostean makailao jana bildutakoentzat.
- -22:00etan. Herriko trikitilariek gaua alaituko dute.
Zapatuan, hilaren 18a
- -12:00etan. Herri arteko sokatira txapelketa: Arratzu, Nabarniz, Mendata, Murueta eta Bermeo.
- 15:00etan. Herri bazkaria frontoian.
- 17:00etan. Briska eta mus txaelketa.
- 18:00etan. Umeei zuzendutako egurrezko jolasak.
- 21:30ean. Erromeria: Zirkinik Bez!
Domekan, hilaren 19a
- 12:30ean. Meza nagusia.
- 13:30ean. Pilota partida: Uriona/Irusta-Etxebarria/Tolosa.
- Trikitilariek alaituko dute giroa bazkaldu aurretik.
Martitzenean, hilaren 21a
- 13:00etan. Meza santua.
- 14:00etan. Bazkaria herriko tabernan.
Sukarrietako egitaraua
Zapatuan, hilaren 18a
- -10:00etan. Txupina jaurtiko dute, jaiei hasiera emoteko.
- 11:00etan. Umeen jolas parkea. -13:00etan. Sardina jana.
- 17:00etan. Mus azkarreko XIV. txapelketa.
- 19:00etan. Sokatira erronka. Sukarrietako sokatira taldeak parte hartuko du.
- 19:30ean. Txokolate jana, umeei zuzenduta.
- 20:30ean. Txikiteoa herriko tabernetatik.
Domekan, hilaren 19a
- 10:00etan. XXXIV sukalki lehiaketaren izen emotea zabalduko dute.
- 12:00etan. Bizkaiko Open txapelketaren eskupilota jaialdia. Gazteen mailan: Arrasate/Sa-inz-Iturbe/Uribe. Nagusien mailan: Etxebarri/Landaburu-Arrieta/Kastillo.
- 12:30ean. Meza nagusia Mundakako abesbatzaren partaidetzarekin.
- 14:00etan. Sukalkiko kazolen aurkezpena.
- 14:30ean. Sukalkiko sari banaketa. Sariak: 150 euro, garaikurra eta txapela; 120 euro eta garaikurra; 10:00euro eta garaikurra; 80 euro eta garaikurra; 60 euro eta garaikurra.