Arana Martija euskaltzain ohia 2011ko apirilean hil zen
Jose Antonio Arana Martija Euskaltzain ohiaren familiak gernikarraren liburu artxiboaren eta funts partikularraren zati bat emon dizkio dohaintzan, Bizkaiko Foru Aldundiari.
Arana Martijaren funtsaren zati bat dohaintzan jasotzea «ohore» bat da Bizkaiko Foru Liburutegiarentzat. Izan be, haren idatziek lotura sendoa dute euskal kulturarekin. Hala, Aldundia pozik azaldu da, euskaltzain ohiaren lanak zaintzeko eta zabaltzeko aukera izango baitu aurrerantzean. «Euskal kulturaren pertsonaia nabarmena izan zen Arana Martija, eta euskal kultura bizitza osoan zehar aztertzearen emaitza jaso dugu».