Hegaztiak behatzen
Hegazti migratzaileen nazioarteko egunaren harira, oilagorren satelite bidezko jarraipenari buruzko berbaldi bat eta ate irekien eguna izan dira Gautegiz Arteagako zentroan. Batean zein bestean hainbat lagunek parte hartu dutela zehaztu dute.
Zapatuan lau bisita gidatu egin zituzten, eta parte hartzaileek Ozolloko eta Oruetako begiratokiak bisitatu ahal izan zituzten. Gainera, hainbat espezie ikusteko aukera eduki zuten.