Auzo alkaterako izena emon zuten zenbait muxikar
Muxikako sei auzo alkateak lanean hasi dira dagoeneko. Hain zuzen, muxikarrek joan den zapatuan aukeratu zituzten herriko auzo alkateak. Guztira hemezortzi pertsonak agertu zuten auzo arduradun izateko gogoa. Hala, udaletik pozik azaldu dira, “proiektuak harrera ona” izan baitu. Muxikako Udala eta auzoetako alkateak hamabosta barru batuko dira lehenengo biderrez.
Herriko auzoen diagnosia egitea izango da auzo alkateen lehen egitekoa. Diagnosia eginda, herritarren beharrizanak eta arazoak identifikatu gura ditu udalak, horiei konponbide bat emoteko.
Sei auzo alkateak
- Aitor Urlezaga. Amona, Kurtzero, Alai Begira, Astelarra auzoetarako.
- Javier Urkiaga. Ugarte, Untxigoiti, Barandika, Pozueta, Zilloniz, Landots auzoetarako.
- Juan Bilbao. Zabale, Txakale, Ordorika, Ariatza, Usparitxa, Oka auzoetarako.
- Joseba Egiarte. Zugastieta, Esturo, Agirre, Gorozika auzoetarako.
- Iñaki Romero. Izabale, Berroja, Ajuria auzoetarako.
- Sabin Aranburu. Ormaetxe, Ibarruri, Burdaria, Unda, Mauma, Muniketa auzoetarako.