Isidro Deuna eguna ospatuko dute bihar, eskualdeotan
Isidro Deunaren eguna ospatuko dute bihar, nekazarien zaindariaren omenez, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko hainbat herritan; hala nola, Aulestin, Foruan, Mendatan, Mendexan, Muruetan, Mutrikun (Olatz auzoan).
Muruetak, esaterako, Busturialdean lehenengo aldiz egingo duten gazteen sokatira txapelketa hartuko du bihar. Gazteak plazara ateraz, sokatira horien artean zabaltzea dute helburu.
Meza, hamaiketakoa, bazkaria, azoka, kirola… eta beste hainbat bilduko dituzte herriotan bihar. Dena den, gaurko egunari jarraipena emongo diote, eskualdeotan; hala, izango da datozen egunetan be zegaz gozatu berton.
Aulesti
Bihar, maiatzaren 15a. Arratera irteera, San Blas Hirugarren Adineko Elkarteak antolatuta.
Forua
Bihar, maiatzaren 15a. Ohiko meza emongo dute, eta ondoren, eleiz atarian hamaiketakoa egongo da.
Mendata
Bihar, maiatzaren 15a. 13:00etan, meza, herriko koruak abestuta. Ostean, jai giroa, frontoi inguruan: txakolina eta pintxoak.
Zapatua, maiatzaren 18a.
– 14:30ean, Eleizalde auzoko Artape Tabernan bazkaria. Parte hartu gura duenak bihar izango du izena emoteko azken eguna; horretarako, Idatze Etxera deitu beharko du (94 625 72 04) edota tabernara bertara joan beharko da.
Mendexa
Bihar, maiatzaren 15a. 11:00etan, meza. Ostean, nagusientzako hamaiketakoa txokoan.
Domeka, maiatzaren 19a.
– 11:30etik aurrera, azoka egongo da: ogia eta pastelak, gazta, landareak, bitxiak…
– 12:00etan, Mendexako dantza taldearen saioa.
– 12:30ean, trikitilariak.
– 12:30etik aurerra, Bildots errea eta sagardoa.
Murueta
Bihar, maiatzaren 15a.
– 11:15ean, meza nagusia. Ostean, San Isidro kofradiaren batzarra eta hamaiketakoa.
-13:00ak aldera, bingoa eta boloak.
-17:30ean, eskolarteko sokatira txiki txapelketa (Muruetako lehenengo saria). Seber Altubek, San Fidelek, Allende Salazarrek, Barrutiak, Mertzedek eta Muruetako Udako Eskolak parte hartuko dute.
-19:00etan, pelota partida. Muruetako Udako Txapelketaren errebantxa. Arkotxak (Lemoa) eta Urionak (Munitibar) neurtuko ditzute indarrak.
-20:00etan, pultsu txapelketa (modu amerikarrean). Muruetako I. Sari Nagusia jokatuko dute parte hartzaileek. Bi maila izango dira: 85 kilotik gorakoak, eta 85 kiloz azpikoak.
-21:00etan, txokolate jana
(OlaTz ) Mutriku
Gaur, maiatzaren 15a. 12:30ean, meza Olatz auzoko ermitan. Ostean, goxokiak jaurtiko dituzte bertaratzen diren umeentzat.
Domeka, maiatzaren 19a.
12:30ean, meza Olatz auzoko ermitan. Ostean, goxokiak jaurtiko dituzte bertaratzen diren umeentzat.