Bermeoko portuan 250 mila tona salgai mugitzen dira urtean
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik azaldu legez, Eusko Jaurlaritzara atxikita dauden merkataritza portuen artean Bermeokoa da lehenengoa, bertako merkataritza jarduerak 250.000 tona mugitzen baititu urtean. Hori dela eta, Oregiren ustetan, portura iristen diren salgaien merkataritza zirkulazioa egiteko trenbidearen erabilera areagotu beharko litzateke.
Bermeoko portuan bisitan izan zen atzo Oregi, kofradia zaharreko kaian egiten ari diren mantenu lanak ikustera bertaratu zen. Idurre Bideguren Bermeoko alkatearekin eta Mundakako alkate Aitor Egurrolarekin izan zen eta kaiarekin zerikusia duten gaiez gain, suteari buruz be mintzatu ziren.
Bermeoko portuko merkataritza jarduerak 250 mila tonatik gora mugitzen ditu urtean, portua halanda be, hori baino gehiago dela esan du Oregik, «baxurako arrantza porturik garrantzitsuena baita Bermeokoa eta laket-ontzietarako lekua be badago bertan».
Era berean, Oregik merkataritza zirkulazioa egiteko trenbidearen erabilera areagotu beharko litzatekeela uste du, «Gernika-Lumorekin lotura duelako, eta horrek Eibarrekin eta Bilborekin, Euskotrenen bitartez».