Miguel Angel Benitok (Caja Rural) irabazi zuen Natxituko 23 urtez azpikoen txirrindulari lasterketa, joan den asteburuan. Hain zuzen, Alain Gonzalezi (Naturgas Energia) bost segunduko aldea aterata irabazi zuen lasterketa. Podiumeko azken postuan, bestalde, Ibai Daboz (Gipuzkoa-Eki Sport) sailkatu zen.
Urtero bezala,Natxituko azken igoera gogorrean erabaki zen lasterketa. Benitok eraso gogorra jo zuen Eako herrigunetik irtetzerakoan, gainontzeko txirrindularian atzean utziz. Guztira 57 txirrindularik amaitu zuten lasterketa.
Mendiko sailkapena Josu Zabalak irabazi zuen, tarteko helmugena Sergio Rodriguezek eta taldekako sailkapena Caja Ruralek.