KESBen eta Tabirakoren arteko partida
Gernika KESBeko kadeteen taldeak hirugarren postuan amaitu du Bizkaiko lauko finala. Getxoren kontrako partida irabazi zuten gernikarrek, baina Loiolaren eta Tabirakoren kontrakoak galdu zituzten.
Bizkaiko garaikurra Tabirako talde durangarrak irabazi zuen, eta bigarren postuan Loiola Indautxu sailkatu zen. Getxok, bestalde, azken postuan amaitu zuen lauko finala.
Azken jardunaldian erabaki zen lauko finala. Izan be, lehen bi jardunaldiak jokatuta, talde guztiak garaipen bategaz zeuden sailkapenean. Hala, edonork irabazi zezakeen Bizkaiko garaikurra. Azken jardunaldiko lehen partidan, Getxori nagusitu zitzaion Loiola Indautxuri, Gernika KESB txapelketa irabazteko aukera barik utziz.
Lauko finaleko azken partida Tabirakoren kontra lehiatu zuten bertokoek, porrot handia jasoz. Hain zuzen, 35-64 irabazi zuten Durangokoek. Partida hori irabazita, Tabirakorentzat izan zen Bizkaiko talde onenaren garaikurra. Durangarrak lauko finala irabazteko hautagai nagusiak ziren, eta ez zuten hutsik egin.
Gernika KESBen emaitzak
- Loiola Indautxu-Gernika KESB (54-47)
- Getxo-Gernika KESB (38-53)
- Gernika KESB-Tabirako (35-64)