Beste urtebetez, Gernika-Lumoko Udalak harrera egin die Comenius programan parte hartzen duten irakasle eta ikasleei; hain zuzen be, Pforzheimeko (Alemania) Heinrich-Wieland Schule, Errumaniako Colegiul Tehnic Henri Coanda Timisoara eta Gernika-Lumoko Barruatialde institutuko eta ikastetxekoei. Horiek guztiek, astebete igaroko dute, urtero lez, Gernika-Lumon, bertoko bizilagunekin batera.
Comenius programaren barruan, proiektuak egiten dituzte ikasleek, eta horiek hilaren 26an aurkeztuko dituzte, Gernika.-Lumon. Proiektu horien bitartez, arlo tematiko jakin batzuetan batera lan egiteko aukera eskaintzen die herrialde desberdinetako ikasle horiei; aurtengoan, esaterako, industriagaz zerikusia duena dute ikasgai.
Hain justu, DBHko hogei ikaslek estazio zulatzaile automatikoa sortu dutela jakinarazi du, Iñaki Gorroño Gernika-Lumoko Udaleko zinegotziak. Hala, egindako lan horregatik, zoriondu egin ditu ikasleak.