Bizkaiako lau terdiko txapelketa irabazi du Aitor Etxebarriak
Arkupe taldeko Aitor Etxebarriak Bizkaiako lau terdiko eskupilota txapelketa irabazi zuen, joan den domekan. Hain zuzen, gazte mailako garaikurra irabazi zuen, partida edarra jokatuta. Nabarniztarrak 22-9 hartu zuen menpean Uribe leioarra.
Gernikarrak hasieratik egin zuen ihes markagailuan, kalitate handia erakutsiz. Txapelketa irabazteko faborito argia zen, eta ez zuen hutsik egin. 15-7 aurreratu zen markagailuan, Uribe irabazteko aukera barik utziz. Sakea eta sake buelta ondo baliatuz, nabarniztarrak min handia egin zion Uriberi. Markagailuan atzetik zihoala, gainera, Leioako pilotariak behera egin zuen. Zortea be ez zuen bidailagun izan Uribek. Hala, nabarmen irabazi zuen Etxebarriak.