Sutean kaltetutakoei laguntzeko ekitaldia egingo dute Porrotxek eta Irrien Lagunek
Apirilaren 11n Bermeoko Alde Zaharrean sutea gertatu eta gero, kaltetuei laguntzeko prest agertu ziren Porrotx eta Irrien Lagunak eta hitzordua ipini dute jada. Horrela, herriko txikiek eta nagusiek Porrotx, Marikalanbre, Largabista, Martinbertso eta beste pertsonaiekin abesteko eta dantzatzeko aukera izango dute datorren eguenean Bermeoko kafe Antzokian. Ondo pasatzeaz gain, sutean kaltetutakoei laguntzeko aukera izango dute bertaratutakoek.