Segurtasuna bermatzeko egin dituzten lanak amaitu ostean, zabalik da jada apirilaren 11n sutea gertatu zen Nardiz Tar Jon kalea. Hondakinak kentzeko lanak amaitu eta gero, suteak kaltetutako orubeak zarratu zituzten eta gainontzeko eraikinak eusteko aldamio bat ipini dute. Orain, barriro oinezkoentzako eta ibilgailuentzako zabalik da Nardiz Tar Jon kalea; izan be, Bermeoko Udaletik behin eta barriz esan dute kaleak “hainbat eta arinen” bueltatu behar duela normaltasunera.