Udalekuetan izena emoteko epea zabaldu du Foruko Udalak
Foruko Udalak udalekuetan izena emoteko epea zabaldu du. Musika oinarri hartuta, disziplina ugari landuko dituzte bertan parte hartzen duten umeek; dantza, arte plastikoak, arte eszenikoak, erlaxio teknikak eta hizkuntzak, beste hainbaten artean. Uztailaren 1etik 24ra bitartean egingo dituzte udalekuok, 09:30etik 13:30era.
Udalekuetan parte hartu gura dutenek maiatzaren 31ra arte izango dute berauetan izena emoteko azken eguna, eta, horretarako, kultur etxera jo beharko dute. Udalak jakinarazi duenez, 4 eta 12 urte bitarteko umeek emon ahalko dute izena. Horien artean, foruarrak direnek 40 euro ordaindu beharko dituzte, eta, gainontzekoek, barriz, 60 euro.
Udalekuei buruzko informazio gehiago eskuratu gura duenak ekainaren 8an izango du horretarako aukera; izan be, batzar informatiboa egingo dute egun horretan, 11:00etan, kultur etxean.