Malostek aurtengo bigarren lauko finala hartuko du, gaurtik aurrera. Oraingoan, baina, kadete mailako garaikurra izango dute jokoan lau talde parte hartzaileek. Hain zuzen, Gernika KESBek, Tabirakok, Getxok eta Loiola Indautxuk neurtuko dituzte indarrak, Bizkaiko talderik hoberena zein den erabakitzeko. Gaur, bihar eta etzi izango dira partidak.
Ustez Tabirako da talde indartsuena. Hala, garaikurra irabazteko hautagai nagusia izango da lauko finalean. Gainontzeko beste hiru taldeen artean, bestalde, lehia estua izango da, maila bardintsua baitute guztiek.
KESBeko arduradunek bertoko neskak animatzera joateko deia egin dute. “Ikuskizuna ziurtatuta egongo da”.
Asteburuko partida guztiak
Barikuan
- Getxo-Tabirako (18:00etan)
- Loiola Indautxu-Gernika KESB (20:00etan)
Zapatuan
- Tabirako-Loiola Indautxu (10:15ean)
- Getxo-Gernika KESB (12:30ean)
Domekan
- Gernika KESB-Tabirako (10:15ean)
- Loiola Indautxu-Getxo (12:30ean)