![iparr](http://busturialdea.hitza.eus/site/files/2013/05/iparr-300x182.jpg)
Kartel indartsua dakar Gernika-Lumoko VI. Rock & Rallyak. Gatibu, Willis Drummond, Belako, Memoria de Pez, Dientes de Luna eta Sueder. Azken hirurak, etxeko taldeak; lehenengo hirurak, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo proiekzio handia izaten ari diren taldeak. Estilo aldetik ere, seirak desberdinak. “Jaialdien egutegian erreferente bihurtu gura dugu Gernika-Lumoko Rock & Rallya”. Eta helburu hori bete nahian, Iparragirre musika elkarteko kideak gogotsu aritu dira aurtengoa prestatzen.
Ekainaren 1ean izango da Rock & Rallya, Pasealekuan aurten. “Astratik herriko erdigunera jauzia egingo dugu, eta espazio aldetik Paselaukua interesgarriagoa deritzogu”. Tabernetatik gertu, kokaleku barriak jaialdiari festa giroaren antz gehiago emon diezaiokeela uste dute antolatzaileek. Txosnak be ipniko dituzte, baita ogitartekoen gunea ere. Horretarako, Juan Calzada kaleko tabernarien zein Ipar tabernaren laguntza izango dute Iparragirrekoek.
16:30ean zabalduko dituzte Rock & Rallyko gunearen ateak, eta sarrerak asteburu honetan ipiniko dituzte salgai. Aurretik erosiz gero, 10 euro ordaindu beharko da sarrera, eta honako leku hauetan eskuratu daitezke: Gernika-Lumon, Ospa, Ipar eta Arima tabernetan; Bermeoko Kafe Antzokian eta online,
www.iparragirrerock.com-en. Sarrerak egunean bertan erosiz gero, 12 euro ordaindu beharko da.