Domekan Natxituko Sari Nagusia jokatuko dute 23 urtez azpiko txirrindulariek
Domekan Natxituko San Isidro Sari Nagusia jokatuko dute 23 urtez azpiko txirrindulariek. Eako lasterketak hamasei urte bete ditu dagoeneko. Hala, zita garrantzitsua izango da Lehendakari txapelketa lehiatzen dabiltzan txirrindulari gazteentzat. Lasterketa 10:00etan hasiko da. 13:00ak aldera, bestalde, sari banaketa egingo dute antolatzaileek, Natxituko plazan.
Urtero legez, txirrindulariek 118 kilometroko ibilbide gogor bati egin beharko diote aurre. Mendate puntuagarri bakarra egon arren, ibilbide gorabeheratsu bat izango dute aurretik. Hala, txirrindulariek ez dute atseden hartzeko denborarik izango.
2012an, Krzysztof Tracz poloniarrak irabazi zuen Natxituko proba, eta 2011n Haritz Orbe gernikarrak.