Gernika-Lumoko saihesbidean jazo da lau ibilgailuren arteko istripua, BI-635 errepidean, Maier enpresarako bidea hartzeko bidegurutzean, 13:43ean. Ertzaintzak baieztatu duenez, anbulantzia bi bidali dituzte, bi pertsona zauritu baitira. Seat Ibiza markako auto bat, Ford Focus bat, Mercedes Benz bat eta Suzuki markako laugarren bat dira istripua eduki dutenak.
Lau ibilgailuak oraindik ez dituzte kendu, eta, beraz, trafikoa moztu behar izan dute, bi noranzkoetan.