Berri Txarrak musika taldeak zapatuan Bermeon eskainiko duen kontzertua BERRIA egunkariaren 10. urteurrena omentzeko kontzertua izango dela jakinarazi du hirukote nafarrak.
Kontzertu hori ez zegoen aurreikusita BERRIAren 10.urteurreneko ospakizun biraren baitan, halanda be, taldearen iniziatiba izan da testuinguru horretan kokatzea. Saldutako sarreretatik ateratuko diru kopuru bat be BERRIA proiektura bideratuko dute nafarrek.
22:00etan, Kafe Antzokian
Berri Txarrak hirukoteaz gain, ON musika taldea be izango da zapatuan Bermeoko Kafe Antzokiko agertoki gainean 22:00etatik aurrera. Sarrerek 13 euro balio dituzte aurretiaz erosita, leihatilan, aldiz, 17 euro ordaindu beharko dira.