Aitor Etxebarriak Bizkaiko lau terdiko eskupilota finala jokatuko du
Arkupe taldeko Aitor Etxebarria nabarniztarrak Bizkaiko lau terdiko eskupilota txapelketa jokatuko du asteburuan. Hain zuzen, gazte mailako finala lehiatuko du, Derioko udal pilotalekuan. Pilota jaialdia 16:30ean hasiko da, eta Etxebarriak bigarren partida jokatuko du. Aurkaria Uribe leioarra izango da.
22-14 irabazita, Nabarnizko pilotari gazteak erraz lortu zuen finalerako txartela. Hain zuzen, Iurretako pilota taldeko kide bati irabazi zion.