‘Satisfaction!’ obra antzeztuko dute formatu txikiko antzerki zikloan
Barikuan egingo dute Atxiki formatu txikiko antzerki zikloaren hirugarren saioa, Trinkete Antitxokoan. Hain zuzen, Khea Ziater konpainiaren Satisfaction! obra ikusteko aukera izango dute antzerki zaleek. Maria Urcelai izango da antzezle bakarra, 22:00etan hasiko den ikuskizunean.
Satisfaction!-ek emakumezko aktore baten istorioa kontatzen du. Kriss eskarmetu handiko aktorea da, eta urteak daramatza bere obrak antzezten. Egun baten, arrakasta emon behar dion proiektuari ezetz esan behar dio, aurdun baitago. Berragerpen egunean, irudikatu gabe gelditu zen prostitutaren pertsonaiari bizia emoten dio.
Biharko saioa kontuan hartuta, bi antzezlan falta dira antzerki zikloa amaitzeko. Azkenengoa ekainaren 8an izango da. Ttak Teatroak Ta oin zer? obra antzeztuko du.