Idoiagaren semeak jaso zuen saria
Maite Idoiagak irabazi du Gernika-Lumoko Berbalagunen apirileko Ezetz jakin! lehiaketa. Haren izenean, semeak hartu du saria. Hain zuzen, bi lagunentzako afari bat irabazi du Idoiagak.
Ai Ene! jatetxeko ordezkari batek emon zion saria Idoiagaren semeari. Apirileko lehiaketan 72 lagunek parte hartu dute, baina 24k bakarrik asmatu dituzte galdera guztiak.
Dagoeneko, ohiko lekuetan jarri dituzte maiatzeko lehiaketaren galderak. Anaiak tabernak emongo du maiatzeko saria.