Kirol eta kultur taldeen artean 9. 500 euro banatuko ditu Mundakako Udalak
Urtero herriko kultur eta kirol taldeei emoten dizkieten diru laguntzak onartu dituzte azken osoko bilkuran. Hain zuzen be, 9.500 euro banatuko dituzte sei elkarteren artean.
Mundakako Udaletik jakinarazi duten moduan, «aurtengo egoera ekonomiko delikatua dela-eta, udalak esfortzu handia egin du elkarteei lagunda horiek emon ahal izateko». Horrela sei elkarterentzao diru laguntzak onartu dituzte: Mundakako Abesbatzarentzat, Mundakako Atorrak Elkartearentzat, Gaztezar Dantza Taldearentzat, Gaztezar Mendiko Taldearentzat, Mundakako Arraun Taldearentzat eta Mundakako Eskubaloi Taldearentzat. Guztira, 9.500 euroko diru laguntza onartu dute udalbatzarrean.
Mundakako Udalak «herriko bizitza sozio-kulturala aberasteko egiten duten lan nekaezina» eskertu gura die elkarteei. Horiei esker, «herritarrek zein bisitariek jaietan eta kirol jardueretan folkloreaz eta espektakuluaz gozatzeko aukera dute».