Ingelesa praktikatzeko aukera izango da udako goizetan, Mendatan
Udako goizetan ingelesa praktikatzeko aukera izango dute Mendatako gaztetxoenek, herrian. Horretarako, jatorrizko hiztunak izango dira Mendatan, ekainaren 24tik uztailaren 26ra bitartean.
«Dibertsioa aseguratuta» egongo dela esan du Mendatako Udalak: jolasak, tailerrak, mozorroak eta beste hainbat izango baitira. Egun horietan egingo dituzten ekintzetan, 2 urtetik 13 urtera arteko umeek parte hartu ahal izango dute, astelehenetik barikura, 09:30etik 13:30era.
Parte hartu gura duenak aurretiaz emon beharko du izena, eta, horretarako azken eguna, maiatzaren 26a izango da. Idatze Etxera (94 625 72 04 telefono zenbakira) deituta apuntatu ahal izango dira; eta horretan, lehentasuna izango dute herriko umeek.
Prezioak
Erroldatuak. Ume bat izanez gero, 65 euro bakoitzak; ume bi izanez gero, 55 euro bakoitzak; eta hiru ume izanez gero, 50 euro bakoitzak.
Erroldatu gabeak. Ume bat izanez gero, 80 euro bakoitzak; ume bi izanez gero, 70 euro bakoitzak; eta hiru ume izanez gero, 60 euro bakoitzak.