Gasolio isuria dago BI-3238 errepidean, Laida eta Ibarrangelu artean
Ertzaintzak jakinarazi duenez, gasolio isuria dago momentu honetan, BI-3238 errepidean, Laida hondartza eta Ibarrangelu artean. Iturri beraren arabera, zenbait herritarrek emon dute isuriaren berri, SOS Deiak-era deituta. Orain, zerbitzu saileko beharginek errepidea garbitu beharko dute, ezbeharrik gerta ez dadin. Lan horiek irauten duten bitartean, bide mozketak izatea posible dela esan dute ertzainek.