Barikuan egingo dute Busturialdeko eskola txikiek euren jaia. Gautegiz Arteagan batuko dira aurten, 10:00etan, herriko plazan.
Bost eskolatako ikasleak eta irakasleak elkartuko dira jaiaren inguruan: Muxikako Urretxindorra herri eskolakoak, Busturiko Jose Maria Uzelaikoak, Natxituko (Ea) Haizederrekoak, Gautegiz Arteagako Montorrekoak eta Mundakako eskolakoak; guztira, 400 ikasle baino gehiago bilduko dira.
Horiek guztiek musika emonaldiaz, jolas eta tailerrez eta bazkariaz gozatzeko aukera izango dute, besteak beste. Bazkariaren ostean, biribilketan jaiari amaiera emongo diote, datorren urtera arte agurtuz.
Gautegiz Arteagako Montorre eskolari emongo dio lekukoa, beraz, Busturiko Jose Maria Uzelai ikastetxeak. Izan be, Busturian ospatu zuten iaz Busturialdeko eskola txikiek urteroko jaia. Aurten, ostera, arteagarrek muxikarrei emongo diote lekukoa; hala, datorren urtean, Urretxindorra herri eskolan elkartuko dira jaiaz gozatzeko.