Alt Sessions zikloaren denboraldia amaitzeko jaialdia egingo dute Kafe Antzokian
Alt Sessions zikloaren kontzertuek atsedena hartuko dute, eta denboraldi amaierako jaialdia barikuan egingo dute Bermeoko Kafe Antzokian. 22:30eatik hasita musikak eta antzerkiak bat egingo dute zenbait unetan.
Eneritz Artetxe aktore gernikarra izango da jaialdia gidatuko duena, «Arrakala Fallenstar Andereño» gisa. Artetxek jaialdian ariko diren taldeen barrena gidatuko ditu bertaratutako ikus-entzuleak.
Bost musika talde izango dira bariku gauean Bermeoko Kafe Antzokiko agertoki gainean: Australiatik eta Zeelanda Barritik etorritako Pete Ross & Saphire, King Automatic frantziarrak, The Experimental Tropic Blues Band belgikarrak, Berako Joseba Irazoki eta The Screemin’ Targets donostiarrak.
Sarrerak salgai
Jaialdirako sarrerak Bermeoko Beleza Malandra tabernan eta Irudi dendan eros daitezke, baita be www.kulturalive.com webgunean. Aurretiaz erosita 10 euro balio dituzte sarrerek, bestalde, barikuan jaialdian erosita 12 euro ordiandu beharko dira.