2013-2014 denboraldian Jabi Luaces busturiarra izango da Gernika Futbol Taldearen entrenatzaile barria, ia seguru. Angel Artola eta Ramon Berasaluze presidentetzarako bi hautagaiek Busturiko herritarraren alde egin dute, datorren denboraldian lehen taldea gida dezan. Hala, Luacesek bigarrenez entrenatuko luke Gernika-Lumoko talde nagusia.
Luacesek azaldu duenez, baina, oraindik ez dute akordiorik sinatu. Halanda be, bi hautagaitzak haren alde egin dutenez, denboraldian amaitutakoan akordio sinatzea izango litzateke normalena.