25 urte ez direlako beti betetzen, ospatu egin behar dira, eta hala egin du Ibarrangeluko Yoga taldeak. Yoga inoiz praktikatu ez duena zein praktikatzeko ohitura duena izan zen ospakizunean: guztira, 50 bat lagun, «giro oso onean eta lasaian». Ibarrangelutik Lagara Mouna –Yogaren teknika bat–eginez joan ziren, eta Laidan, bazkaria jan zuten. Arratsaldea, ostera, solasaldian igaro zuten; bertan, osasun sistemaren krisi garaian, Yogak egindako ekarpenaz jardun ziren. Alemaniar batek be parte hartu zuen solasaldian, eta harek azaldu zuen, euren herrialdean Yoga osasun sistemaren barruan dagoela. Hala, ibarrangelutarrei gustatuko litzaieken, Gernika-Lumoko Bereizmen Handiko Zentroan, Yoga ikastaroa emoteko aukera izatea. Datorren urtean yoga ikastaroetan izena emoteko interesa erakutsi zuten bertaratutako askok.