Hasi da Gernika-Lumoko eskolarteko XXV. antzerki astea. Gaurtik hilaren 10era bitartean, herriko eskoletako ikasleak taula gainera igoko dira. San Fidel ikastetxeko gazteek emon diote hasiera antzerki jaialdiari,
Txanogorritxuren beste istorioa antzezlanagaz.
Guztira, herriko zazpi ikastetxek parte hartuko dute antzerki astean, eta 120 antzezle gazte inguru igoko dira taula gainera. Antzerki saioak goizez eta arratsaldez egingo dituzte eguenera arte. Hain zuzen, 11:00etan eta 15:00etan. Barikuan, bestalde, arratsaldeko saioa baino ez da egongo.
Datozen egunetako antzerkiak
Maiatzaren 7a
- 15:00etan: Allende Salazar (Selinaren mundua)
Maiatzaren 8a
- 11:00etan: Barrutialde (kale gorrian)
- 15:00etan: Barrutia (Irish)
Maiatzaren 9a
- 11:00etan: Gernikako Institutua (Gerra XXL)
- 15:00etan: Seber Altube (Amets egiteko aukera)
Maiatzaren 10a
- 15:00etan: Mertzede (Saltoka dator)