Hirugarren urtez, euskal giroko azokagaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek. Eguraldia lagun, jende ugari
batu zen azokan, atzo. Goizean goizetik, saltzaileek saltokia kokatzeari eta hornitzeari ekin zieten, herritarrei zer erakutsi eta zer saldu izateko. Euskal jantziak be izan ziren ikusgai eta salgai bertan. Gainera, herriko itsasgizonen inguruko errepasoa be aurkeztu zioten bertaratutakoei, erakusketa bidez. Baserritarren azoka izanik, animaliak ez ziren falta: uso mezularien erakustaldia egon zen, eta oiloak, txitxak eta untxiak be bazeuden. Halaber, zaldi gainean edarto pasatzeko aukera be izan zuten umeek. Gernika-Lumoko koruagaz tabernaz taberna euskal kantak abesten aritu ostean, otzararen zozketa egin zuten, eta, dagoeneko, badu sariduna.