Nicholas Kastelein australiarra eta Estefania Gomez kantabriarra (Espainia) nagusitu dira, Bermeoko zazpigarren triatloian. Australiarrak 1:09:55ko marka ezarri zuen helmugan, eta kantabriarrak 1:22:02koa.
Gizonezkoen lasterketan lehia estua izan zuten lehen sailkatuek. Hala, irabazlearen eta seigarren sailkatuaren artean, minutu bateko aldea egon zen bakarrik. Ander Agirre bigarren sailkatuak, esaterako, irabazleak baino 22 segundu gehiago behar izan zituen proba amaitzeko. Ander Okamika Garraitz taldeko kideak, bestalde, oso gertu izan zuen bigarren sailkatua, baina hirugarren amaitu zuen azkenean. Agirrek bost segundu atera zizkion Okamikari.
Emakumezkoetan Gomezek nagusitasun handia erakutsi zuen. Ibone Sanchez gipuzkoarrari minutu bat eta hemezorzti segundu atera zizikion, eta Ane Ziaran hirugarren sailkatuari bost minutu inguru.
400 parte hartzaile inguru batu zituen lasterketak