Maiatzeko lehen domekako hitzorduari hutsik egin barik, Franskimo garaian Bizkargin borrokatu ziren gudariak i
zan dituzte gogoan, beste urtebetez. Bakea eta Askatasuna aldarrikatzeko asmoz, hainbat lagun batu ziren atzo Bizkargin. Hala, eguraldia lagun, horiek guztiek jai giroan igaro zuten eguna. Txalapartaren, trikitixaren, panderoaren eta adarraren doinuek hasi zuten eguna tontorrean, eta horren ostean etorri ziren, bertsoak, sokatira eta erromeria.