Gernika Sariei buruz EAJk egindako adierazpenak "laidogarriak" direla esan du Gorroñok
Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko Gernika Sarien epaimahaiak gogor kritikatu du sari horien inguruan EAJk egindako adierazpenak. Deia egunkariak kaleratutako albiste baten bitartez, Bilduk Gesto por la Paz taldearen hautagaitza “mespretxatu” duela esan zuten jeltzaleek. Salaketa hori gogor kritikatu dute Gernika Sarien hautagaitzak aztertzen dituen epaimahaiak, eta adierazpen horiek “laidogarriak” direla esan du Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok.
Gernikako bonbardaketaren urteurrenean emoten duten sari hori, maila lokalean, Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren politikariek hartu dute. Jeltzaleen iritziz, “konnotazio politikoagatik eta mendekuagatik” baztertu zuen epaimahaiak Gesto Por la Paz taldearen hautagaitza. Gorroñoren iritziz, jeltzaleak aurtengo saridunen aurka daude, “eta, ondorioz, Gernika Sarien kontra”.
Deia egunkariak kalerautako albistea “probokazio hutsa da, eta haustura bilatu gura du”. Hori dela eta, idatzi bat bidali dio Deia egunkariarn zuzendariari, albisteak zioena zuzena ez dela esanez. Horregatik, esandakoak zuzentzeko eskatu dio Deiako zuzendariari.