Aritzatxuko kantina ustiatzeko esleipena abiarazi du Bermeoko Udalak
Urtero egin legez, Bermeoko Udalak Aritzatxu hondartzako kantina ustiatzeko esleipena abiarazi du. Esleipen hori ekainaren 1etik irailaren 30era arte izango da eta Bermeon bizi den 18 urtetik gorakoek egin dezakete eskaria.
Jakinarazi dutenez, esleipena zozketa bitartez egingo dute. Horretarako lehenik eta behin, Aritzatxuko kantina ustiatzeko interesa dutenek, eskariak aurkeztu beharko dituzte Berh@z bulegoan, maiatzaren 15a bitartean.
Bermeon bizi den 18 urtetik gorako edozein herritarrek aurkez dezake Aritzatxuko kantina ustiatzeko eskaria, halanda be, esleipendunak edo postuan egongo den edozein langilek euskaraz jakin beharko du ezinbestean, gutxienez ahoz.