Argiteria aldatzeko instalazioa lehiaketa publikora aterako du Gautegiz Arteagako Udalak
Herriko argindarra hobetzea eta kontsumoa murriztea gura du Gautegiz Arteagako Udalak, eta, horren instalaziorako administrazio baldintza teknikoak eta administratiboak onartu ditu; horrekin batera, hornidurak prozedura ireki bidez kontratatzea be onartu du. Egun herrian duten argiteria aldatu eta LED sistema ezarri gura du udalak. Horregatik, lehiaketa publikora aterako du beronen instalazioa. Aurki argitaratuko dute Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta hori egiten den egunetik hogei eguneko epea izango du herritarrak bere proposamenen proiektua aurkezteko. Instalazio horrek 100.000 euroko kostua izatea aurreikusten du udalak.