Irudian, kalamu landareak
Dinafem, Tricoma, Encod, FAC eta Leikein elkarteen eta Bermeoko Kafe Antzokiaren laguntzagaz, Urdaibaiko II. Kalamu Eguna antolatu du Urjoga Berdea elkarteak biharko. Bermeoko Kafe Antzokian egingo duten jaialdiaren barruan, tailerrak, hitzaldiak eta beste egingo ditu kalamuaren erabiltzaileen elkarteak.
Jendartea kalamuaren inguruan informatzea dauka helburu Kalamu Egunak eta, besteak beste, arriskuak zelan murriztu daitezkeen izango dute berbagai biharko jardunaldian, sendagai gisa dauzkan erabilerak aztertzeaz gain. Horrez gain, autokultibadoreek eta kontsumitzaileek esperientziak truka ditzaten baliatuko dute eguna.
Goizetik gauera arte luzatuko da Kalamu Eguna, baina zenbait jarduera gonbidatuei soilik egongo dira zuzenduta. Halanda be, norbanako guztiei zuzendutako jarduerak ez dira gutxi izango. Kontzertuekin amaituko dute jardunaldia.
Kalamu eguna. Egitaraua:
- 10:00etan. Ateak ireki.
- 10:15ean. Arrisku murrizketaren inguruko tailerra (Ailaket!).
- 11:30ean. Kalamuak sendagarri legez dauzkan erabileren inguruko ikerketaren aurkezpena, Jose Carlos Bouso sendagilearen eskutik.
- 13:00etan. Drogen inguruko europar politika bidezko eta eraginkorren aldeko hogei urteko aktibismoaren inguruko berbaldia, ENCODeko idazkari Joep Omenen eskutik.
- 14:00etan. Poteoa.
- 15:00etan. Aktibisten eta landatzaileen bazkaria.
- 17:00etan. Olioa ateratzen ikasteko tailerra, Carlos Barragan Postigoren eskutik.
- 18:00etan. Kalamu txapelketaren sari banaketa.
- 18:30ean. Tierra de nadie, Instinct eta Inguma taldeen kontzertuak.
- Oharra. Bazkaria eta osteko ekitaldiak gonbidatuei zuzenduta daude. Goizeko jardueretara eta kontzertuetara edonor joan daiteke.