Mundakako araututako aparkalekuentzako txartelak banatzeari ekingo diote
Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean egoiliarrek araututako aparkalekuak erabili ahal izateko txartelak banatzeari ekingo dio Mundakako Udalak. Bereizkari horien bitartez herrian zabalduta dauden gune urdinak erabiltzeko lehentasuna dute mundakarrek. Urte honetan banatuko dituzten txartelak 2013 eta 2014 urteetarako balioko duela jakinarazi dute.
Egoiliar txartela eskuratu edo barritu gura duten horiek edo enpresako ibilgailuentzat edota herriko enpresetara lanera joateko eskuratu zuten horiek Mundakako udaletxera jo beharko dute txartel barria hartzera. Horiek zenbait agiri aurkeztu beharko dituzte: NAN-a, gidabaimena, ibilgailuaren zirkulazio baimena eta ibilgailuaren aseguruaren azken ordainagiria.
2011-2012an txartela eskuratu zuten ibilgailuek, baldin eta ibilgailuen erroldan jarraitzen badute eta eskatzen diruzten baldintzak beteta, txartela automatikoki barriztuko zaiela azaldu dute. Txartelak maiatzaren 9tik aurrera hartu agalko dituzte udaletxean 3,20 euro ordainduta.
Bai herritarren erosotasunerako eta baita txartelen banaketa arintzeko be, hurrengo urteetarako txartelen ordainketa helbideratzeko aukera emongo du Mundakako udalak. Horrela egiten dutenek, datozen urteetan txartela etxean jasoko dute automatikoki.
Txartela eskatzeko edota txartela helbideratzeko eta etxean hartzeko beharrezkoak diren eskaera orriak Mundakako Udalaren webgunean aurki daitezke: www.mundaka.org-en.