Gernika Sportingek edo Busturiak irabaziko du liga
Gernika Sporting edo Busturia izango da aurtengo liga irabazlea, Bizkaiko Bigarren Mailako B multzoan. Gernikarrek bi puntuko errenta dute liga amaitzeko jardunaldi bakarraren faltan, baina etxetik kanpo jokatu beharko dute asteburuan. Bardinketak be ez dio balio Gernika Sportingi. Izan be, Montefuerteri Itxas-Adarren irabazita, Busturia izango litzateke liga irabazlea.
Gernikarrek, Lekeition jokatuko dute zapatuan, 18:00etatik aurrera. Lekeitiarrentzat hil ala biziko partida izango da. Jeitsiera postuetan daude, baina asteburuan irabaziz gero, zulotik ihes egiteko aukera dauka. Hala, ez da erraza izango gernikarrek emaitza ona lortzea.
Busturiak, bestalde, etxeko zaleen babesean jokatuko du, zapatuan. 18:00etatik aurrera, Montefuerteren kontra neurtuko dituzte indarrak. Azkenik, Zorrontzakoren kontra jokatuko du Bermeo Bk. Hirugarren postua zirtatuta dute kostaldekoek, eta, horrenbestez, igoera play-offa jokatuko dute. Bihar jokatuko dute ligako azken partida, 16:30etik aurrera.
Hirugarren Mailan
Hirugarren Mailan partida oso garrantzitsua jokatuko du Gernikak. Hain zuzen, Zalla bosgarren sailkatuaren kontra jokatuko dute. Gernikak, Zallak eta Leioak 62na puntu dituzte sailkapen orokorrean. Hala, laugarren postuari eusteko oso garrantzitsua izango da Zallatik garaipenagaz bueltatzea. Domekan jokatuko dute, 18:00etan.
Bermeok, bestalde, Beasainen kontra jokatuko du, domekan. Hain zuzen, Itxasganen neurtuko dituzte indarrak, 17:30etik aurrera. Bermeok eta Beasainek ez du ezer jokoan.