Gernika KESBen junior mailako taldeak, Bizkaiko lauko finala jokatuko du asteburuan. Garaikurra irabazteko bidean, gainera, etxeko zaleen babesa izango dute gernikarrek, Malosten jokatuko baita lauko finala. Auka Bidaiak Gernika, Loiola Indautxu, Irlandesas eta Tabirako lehiatuko dira Bizkaiko liga garaikurra irabazteagatik. Barikuan, zapatuan eta domekan jokatuko dituzte partidak.
Bizkaiako Liga Bereziko eta Euskal Ligako kadeteen taldeak, bestalde, maila horretako lauko finalerako txartela izango dute jokoan asteburuan. Hain zuzen, bihar jokatuko dituzte kanporaketako bi partidak, Malosten. Joaneko partida 10:00etan jokatuko dute, eta bueltako partida, bestalde, 12:15ean.
Lauko finaleko partida guztiak
Barikuan
Irlandesas-Tabirako (18:00etan)
Loiola Indautxu-Auka Bidaiak Gernika (20:00etan)
Zapatuan
Loiola Indautxu-Tabirako (10:15ean)
Irlandesas-Auka Bidaiak Gernika (12:30ean)
Domekan
Auka Bidaiak Gernika-Tabirako (10:15ean)
Irlandesas-Loiola Indautxu (12:30ean)