Euskal arrantzaleek hegalaburraren kuota saldu dute
Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek hegalaburraren arrantza kuota guztia saldu dute. Horren ondorioz, Eguzki talde ekologistak bertoko hegalaburra izendatzeko erabilitako eusko labela desgertu egingo dela salatu du.
Bertoko arrantzaleak Murtziako multinazional baten parte diren Barbateko atun arrantzaleei saldu die kuota guztia. Saldutako 450.000 kiloko kuotaren truke hemengo arrantzontziak 5 milioi euro jasoko dituzte.
Kuoten salmenta honekin arrantzara aterata baino diru gehiago aterako dutela esan dute hemengo itsasgizonek.
Iaz kuotaren %70 saldu zuten eta kiloko 10 euro ordaindu zizkien. Aurten 11 euroko etekina lortuko dute arrantzatutako hegalaburraren kilo bakoitzeko.
Eguzki talde ekologista erabaki honen kontra azaldu da. Izan be, erabaki honekin Eusko Labela desagertu egingo dela pentsatzen dute. «Eusko labela bertoko hegalaburra izendatzeko erabili izan da, kalitate onenaren seinaletzat hartu da, Euska Herriko itsasontziek banan-banan arrantzatzen dituztelako hegalaburrak, sarerik gabe, betiko arrantza aparailuak erabilita kanaberarekin eta kazan» adierazi du Eguzkik. Hori dela eta, aurten ez dela etika hori duen arrainik salduko salatu dute.
Eusko labela, arriskuan
Kuota erosi duen enpresari dagokionean, euskal arrantzaleak arrantzarako modu artisauak erabiltzen dituztela eta multinazionalek berriz triskantzak egiten dituztela gogorarazi du Eguzkik.